IBILTARIAK

 

Nortzuk gara

 

IBILTARIAK, ametsak sortu eta askatasunez bidaiatzeko hegoak ematen dituen enpresa bat da. Kanperizazio pertsonalizatuan adituak gara eta kalitate bikaineko materialekin eraldatzen ditugu ibilgailu ezberdinak.

Horretarako, hornitzaile onenekin lanean dihardugu. Furgoneta-zaleak gara eta askatasunaren bilatzaile sutsuak, egiten duguna ezagutzen dugu eta egiten dugun honetan sinesten dugu.

kanperizazioa?

Ibilgailuaren eraldaketa pertsonalizatua egiten dugu, partziala edo osoa. Diseinu esklusiboetan adituak, bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Hiru talde orokorretan banatzen dugu ibilgailuen transformazioa: txikia, ertaina eta bolumen handikoa. Diseinuaren aukerak mugagabeak dira, eta proiektu bakoitza, berriz, erronka eta obra bakarra.  IBILTARIAK zuen eskura dago, aholkularitza eskainiz kanperizaziorako dituzuen aukerak eta beharrak asetzeko.

Galdera arruntak

Altzariak neurrira?

Ibiltariak-en zure ibilgailura egokitzen diren altzari pertsonalizatuak eta neurrikoak egiten ditugu.

Ze modelo ekipatzen ditugu?

Hiru ataletan banatutako ibilgailuak ekipatzen ditugu:

  • IBILSMALL: Vw caddy, Citroen Berlingo, Peugeot partner, Ford transit connect, Renault Kangoo, …
  • IBILMEDIUM: Vw transportes, Ford transit custom, Opel Vivaro, Mercedes Vito, Renault trafic, …
  • IBILMAXI: Fiat DUCATO, Mercedes Daily, Ford Transit XL, Renault Master, …

Homologazioa?

IBILTARIAK  Eberspächer, Webasto, Reimo, eta abar en patnerrak gara. Ingeneritza zerbitzua eskaintzen dugu ibilgailuen homologaziorako.

Mantenua eta matxurak?

IBILTARIAK en zure furgoneta, autokarabana eta kanperraren mantenuaz arduratzen gara matxurarik izanez gero.

200
Proiektu bukatuta

Landutako bukaerak

Tailer gomendagarria

100%
Pozik dauden bezeroak