HOME

Ametsak eraikitzen ditugu…

 

IBILTARIAK, ametsak sortu eta askatasunez bidaiatzeko hegoak ematen dituen enpresa bat da. Kanperizazio pertsonalizatuan adituak gara eta kalitate bikaineko materialekin eraldatzen ditugu ibilgailu ezberdinak. Horretarako, hornitzaile onenekin lanean dihardugu. Furgoneta-zaleak gara eta askatasunaren bilatzaile sutsuak, egiten duguna ezagutzen dugu eta egiten dugun honetan sinesten dugu.

ERALDAKETAK

IBILTARIAK-en, eserleku-oheak, toldoak, sabai altxagarriak, leihoak, sabai-leihoak, bizikleta-eramatekoak, eskailera elektrikoak eta kanper ingurunerako homologatutako osagarri guztiak jartzen ditugu.

ELEKTRIZITATEA

IBILTARIAK, espezialista da instalazio elektrikoetan eta kargarako sistema alternatiboetan. Eguzki-panelak, kargagailuak, sorgailuak, bateria bikoitzeko sistemak, 12/220V inbertsio korronteak, LED argiztatze pertsonalizatuak, etab. ipintzen ditugu.

ALTZARIAK

IBILTARIAK-en espazio ezberdinak sortzen ditugu, erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera: oinarri birakariak, ohe modularrak, mahaiak, neurrira egindako armairuak, etab.

KLIMATIZAZIOA

IBILTARIAK-en, gasolio berogailuak, gasolio berogailu/ur bero konbinatuak, termo elektrikoak, etab. jartzen ditugu. Kanperizatu beharreko ibilgailuen isolamendu osoa edo partziala.

Ura eta WC

IBILTARIAK-en, ur garbien eta ur zikinen instalazioak, WC kimikoak, barneko/kanpoko dutxak, ur-berogailuak, etab. jartzen ditugu.

MANTENTZE-LANAK ETA KONPONKETAK

IBLITARIAK-en, zure furgonetaren/autokarabanaren mantenua egiten dugu eta matxura desberdinetarako konponbidea eskaintzen dugu.

HOMOLOGAZIOA

IBILTARIAK-en, Eberspächer, Webasto, eta Reimo bezalako marken instalatzaile akreditatuak gara. Gure ingeniaritza zerbitzuaz baliatzen gara kanperizatzen ditugun ibilgailuetarako.

Pentsatu bidea, amestu helmuga
eta guk eramango zaitugu bertara

 


Ibiltariak

Contacto

Non?

  • Aingeru Guarda Pasealekua Ibilbidea, 23
  • 20540 Eskoriatza
  • Gipuzkoa
  • Euskal herria

Nola?

Jarraitu gaitzazu...